Kargatzen...

Colabora con la Fundación ONCE

...

Legezko Oharra

ONCE FUNDAZIOA da colabora.fundaciononce.es webgunearen titularra. ONCEren 1988ko urtarrilaren 8ko Kontseilu Nagusiaren Erabaki bidez eratua, Gizarte Gaietako Ministerioak onartu eta laguntzako ongintza-erakunde partikular gisa kalifikatua, Fundazioak Madrilen du helbidea (calle Sebastián Herrera, nº 15; IFK: G-78661923).

ERABILTZEKO ETA SARTZEKO BALDINTZAK

colabora.fundaciononce.es doako ataria da. Webgunera sartzea doakoa da, erabiltzaileak kontratatu duen sarbide-hornitzailearen telekomunikazio-sarearen konexio-kostua alde batera utzita.

"Lege-ohar" honetan jaso dira sartzeko baldintzak eta bertan arautzen da ONCE Fundazioak Interneten erabiltzaileen esku jartzen duen colabora.fundaciononce.es qwebgunearen erabilera. Webgunera eta bertan jasotako edukietara sartzeak eta horiek erabiltzeak webaren erabiltzaile bihurtzea dakar, eta lege-ohar honetan jasotako baldintza guzti-guztiak onartzea —baldintza horiek bertara sartzean argitaratuta dagoen bertsioan jasotakoak izango dira—. Beraz, irakurri arretaz dokumentu hau, mesedez. Erabiltzaileak webgunea arduraz erabiltzeko obligazioa hartzen du; alegia, legearen eta lege-ohar honen arabera. Erabiltzaileak kontu handiz irakurri behar du lege-ohar hau webgunea erabili nahi duen bakoitzean; izan ere, erabilera-baldintzak aldatu egin litezke.

ONCE Fundazioak beretzat gordetzen du webgunerako sarbidea edozein unetan eta aldez aurretik ohartarazi gabe eteteko eskubidea, baita webgunearen bitartez ematen duen edozein zerbitzu edo zerbitzu guztiak eteteko eskubidea ere, edozein arrazoi dela eta (arrazoi teknikoak, segurtasunekoak, mantentze-lanekin lotutakoak, hornikuntza elektrikoaren hutsegiteak, edo beste edozein arrazoi). Etenaldi hori aldi baterakoa edo behin betikoa izan daiteke.

XEDEA

Webgune honen helburua da ONCE Fundazioari eta haren jarduerari buruzko informazio instituzionala ematea ONCE Fundazioari dohaintza egin nahi dioten pertsona, enpresa edo bestelako erakundeei, eta aldi berean, Fundazioak publikoaren eskura jartzen dituen harreman-kanalen berri ematea, horren inguruan informazio gehigarria eskatu nahi badute edo ONCE Fundazioari aldeko dohaintza bat egin nahi badute.

ONCE Fundazioak edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe alda ditzake webgune honetan jasotako informazioa, zerbitzuak eta edukiak, baita webgunearen diseinua, aurkezpena edo konfigurazioa ere.

Webgune honetan ematen den informazioak osagarri izateko helburua du soilik, eta ez du ordezkatzen erabiltzaileak, xede den gaiari dagokionez, erabaki pertsonalak edo enpresaren alorreko erabakiak hartzeko jaso behar duen aholkularitza, zeina, nolanahi ere den, zuzenean ONCE Fundazioarengandik eskuratu beharko baita.

Dohaintzak horiek kudeatzen dituen banku-erakundearen saltokiko terminal birtual baten bidez egingo dira. ONCE Fundazioak ez du gordeko eta tratatuko banku-daturik, ezta dohaintza egiteko erabilitako txartelari buruzko daturik ere.

DATUAK BILTZEKO FORMULARIOAK

Online zerbitzuen erabilera doakoa da erabat, baina, ONCE Fundazioaren zenbait zerbitzutan sartzeko edo informazio osagarria eskatzeko, erabiltzailearen erregistroa bete beharko da aurrez, kasuan-kasuan webgunean emango den inprimakiaren bidez.

Erabiltzaileak webguneko formularioen bitartez horretarako nahiz beste edozertarako emandako informazio orok egiazkoa izan behar du. Hortaz, emandako datu guztiak egiazkoak direla bermatu beharko du erabiltzaileak eta emandako informazioa eguneratuta izango du. Horrenbestez, ematen duen informazio faltsu edo okerraren erantzule izango da, baita Fundazioari eragiten dizkion kalteen erantzule ere.

WEBGUNERA LOTZEN DUTEN ESTEKAK SARTZEA

Beren web-orrietatik webgune honetara sartzeko estekak jarri nahi badituzte, erabiltzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Estekak webgunearen home page edo hasierako orrira lotuko du soilik, eta ezingo du inolaz ere hura erreproduzitu (hots, testuak, grafikoak, etab. kopiatu).
  • Debekatuta dago, unean-unean indarrean dagoen legeriaren arabera, webgunera biltzen duten edonolako frame edo markoak jartzea, bai eta edukiak web-orria bera ez den beste Internet helbide batzuetatik ikusteko aukera ematen dutenak jartzea. Edonola ere, debekatuta egongo dira webguneaz besteko edukiekin batera bistaratzen badira, eta zenbait ondorio ekartzen baditu, hala nola:
    • erabiltzaileari nahasmendua edo engainua edo uste okerra eragitea zerbitzuaren edota edukien benetako jatorriaren inguruan, edo horretarako arriskua izatea;
    • konparazio edo imitazio desleiala egitea;
    • ONCE Fundazioaren o cualquiera de las personas o entidades recogidas en el Sitio Web colabora.fundaciononce.es webgunean aipatutako edozein pertsona edo erakunderen prestigioa eta izen ona baliatzea.
    • edo indarrean dagoen legeriak debekatzen duen edozer.
    • Esteka jartzen duen webguneak ezingo du egin inolako adierazpen faltsu, desegoki edo okerrekorik ONCE Fundazioari, fundazioko kideei eta, oro har, colabora.fundaciononce.es webgunean aipatzen diren pertsona eta erakundeei buruz.
    • Esteka dagoen webgunean ez da inolaz ere adieraziko ONCE Fundazioak esteka jartzeko baimena eman duela edo, beste nolabait, estekaren egilearen zerbitzuak babestu, lagundu edo egiaztatzen dituela.
    • Esteka jartzen duen webguneak legea bete beharko du eta ezin izango du inolaz ere bere edo besteren edukiekin lotu esteka, baldin eta edukiok:
      • libidegabeak, badira edo eta kaltegarriak kontrakoak li moralaren ohitura onen
      • erabiltzaileari sinestarazten badiote edo sinestarazterik badute ONCE Fundazioak bat egiten duela, babesa ematen diela, edo edonola ere babestu egiten dituela esteka-egilearen ideia, adierazpen edo uste legezko nahiz legez kanpokoak; edo
      • desegokiak izan badaitezke ONCE Fundazioaren jarduerarentzat, esteka-igorlearen toki, eduki edota gaiagatik.

JABETZA INDUSTRIALA ETA INTELEKTUALA

Berariaz kontrakoa adierazi ezean, webgune honetan jasotako informazio guztia (barne harturik, besteak beste, testu, irudi, soinu, animazio, grafiko, botoi, ordenagailu-programa eta datu-baseak) eta diseinu grafikoa, nabigazio- eta programazio-egiturak, irudiak, iturburu-kodeak, markak, izen komertzialak, izendapenak, artikuluak, txostenak, eta abar, ONCE Fundazioaren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen mende dago, edo hirugarren batzuen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen mende, eta azken kasu horretan, hirugarren horiek identifikatuko dira.

Erabilera-baldintza hauen arabera edo Jabetza Intelektualaren Legeak (apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua) 31. artikulutik 34.era bitarte ezarritakoaren arabera baimena duten erabilerak alde batera utzita, ONCE Fundazioari soilik dagozkio web honetako edukiak zabaldu, erreproduzitu, banatu, jendarteratu eta eraldatzeko eskubideak.

Webguneko erabiltzaileei baimena ematen zaie webeko edukia bistaratu, erreproduzitu, inprimatu eta hein batean deskargatzeko, baldintza hauek betetzen badira soilik:

  • Webaren helburuekin bateragarria izatea eta kalterik ez egitea ONCE Fundazioaren irudi eta izen onari, edo colabora.fundaciononce.es webgunean aipatzen edo barne hartzen diren pertsona edo erakundeei.
  • Erabilera pertsonala eta pribatua izatea. Berariaz debekatzen da horiek merkataritza- edo sustapen-helburuekin ustiatu edo erabiltzeko saio oro.
  • ONCE Fundazioaren. jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak errespetatzea. Inola ere ez da emango edukiak osorik edo zati batean aldatzeko baimenik, ezta deskonpilatzeko edo haien osotasunean aldaketak egitekorik ere. Nolanahi ere, webeko edukiak zabaldu, erreproduzitu, banatu edo jendarteratzean "copyrighta", edo haren zeinu baliokidea (©), aipatu beharko dira betiere, ONCE Fundazioari erreferentzia eginik.

Aurreko baldintzak bete ezean, legez kanpoko jarduera izango da eta dagozkion zehapen zibil edo penalak eragin ditzake, aplikatzekoa den legeriaren arabera.

Webgunera sartzeak ez du inola ere eragingo jabetza intelektual edo industrialen eskubide horiei uko egitea, transmititzea, lagatzea edo lizentzia osoa edo zati batekoa ematea, eta ez du ematen, ezta ere, merkataritza-helburuekin erabilpen, itzulpen, egokitzapen, aldaketa, ustiaketa, erreprodukzio, banaketa edo jakinarazpen publikoa egiteko eskubiderik, ONCE Fundazioak edo ukitutako eskubideen titular den hirugarrenak ez badute aurrez eta berariaz horretarako baimena eman.

ONCE Fundazioaren webetako barne-orrietara lotzen duten estekak erabiltzeko (deep linking), baimena eman beharko du Fundazioak.

Erabiltzaileak edukia ikusteko nahiz ordenagailuaren aurre-memorian kopia bat eskuratzeko eskubideak babestuta daude, baldin eta behin-behineko erreprodukzio osagarri gisa erabiltzekoa bada; hala ere, erabiltzaileak ez du inolaz ere izango hirugarrenei horren berri emateko baimenik.

Aipatutako eskubide horietako edozein urratzeak xedapen hauen urraketa eragin dezake, eta zigorpeko delitu ere izan daiteke, Zigor Kodearen 270. artikuluaren eta hurrengo artikuluen arabera.

ERANTZUKIZUNA

ONCE Fundazioa ez da erantzulea izango zerbitzuan etenak, atzerapenak, akatsak edo funtzionamendu okerrak gertatzen badira besteren kausaz, edo erabiltzailearen jardunbide gezurti edo errudunaren ondorioz, edo halabeharrez. Halabeharrezko kausak honako hauek dira: hirugarren batzuen, operadoreen edo zerbitzu konpainien hutsegiteak; hirugarrenen sareetara sarbiderik ez izatea; agintari publikoen ekintzak edo omisioak; fenomeno naturalen, itzalaldien eta abarren ondoriozko gertaerak; eta hackerren erasoak edo sistema informatikoen segurtasunean adituak diren hirugarren batzuen erasoak, baldin eta Fundazioak teknikaren egoeraren arabera existitzen diren segurtasun-neurri guztiak hartu baditu.

Dena dela, kausa zeinahi izanda ere, ONCE Fundazioak ez du inolako erantzukizunik onartuko, ez zuzeneko ez zeharkako kalteengatik, ezta sortutako kalteengatik eta lortu gabeko irabaziengatik ere. Dena dela, kausa zeinahi izanda ere, ONCE Fundazioak ez du inolako erantzukizunik onartuko, ez zuzeneko ez zeharkako kalteengatik, ezta sortutako kalteengatik eta lortu gabeko irabaziengatik ere.

ONCE Fundazioak ez du hartzen erantzukizunik, ez hirugarren batzuek bere webgunean jarritako eduki eta iritzien gainean, ez webguneko esteka edo bilatzaileen bitartez lotutako besteren web-orrietan jasotako informazioaren gainean; izan ere, erabiltzaileari Interneten gai horren inguruan beste informazio-iturri batzuk daudela jakinaraztea da horien funtzioa, eta webgune honetan emandako datuak beste iturri horien bidez osa daitezkeela azaltzea. Hori guztia dela eta, ONCE Fundazioa ez da izango esteka hipertestual horien bitartez lortzen den emaitzaren erantzule.

Bilatzaile edo esteken bitartez besteren web-orrietara sartzeko aukera dagoenean, bitartekaritza-zerbitzuen hornitzaile soil gisa dihardu ONCE Fundazioak, uztailaren 11ko 34/2002 Legeak (Informazio eta Merkataritza Elektronikoaren Sozietatearen Zerbitzuei buruzkoa) 17. artikuluan ezarritakoaren arabera; hornitutako eduki eta zerbitzuei dagokienez, erantzukizuna izango du, baldin-eta eduki eta zerbitzu horiek desegokiak direla jakinda esteka behar besteko arretaz desaktibatu ez badu.

Estekatutako webguneak egoteak ez du inolaz ere esan nahi gune horien arduradun edo titularrekin akordiorik dagoenik, ez eta ONCE Fundazioak guneko adierazpen, eduki edo zerbitzuak gomendatzen, sustatzen eta identifikatzen dituenik ere.

ONCE Fundazioak ez ditu estekatutako webguneen edukiak eta zerbitzuak ezagutzen; hortaz, ez da estekatutako webguneen eduki edota zerbitzuen ondoriozko desegokitasun, kalitate, deseguneratze, eskuragarritasun-falta, oker eta eraginkortasunik ezaren erantzule izango, ez eta zuzenean ONCE Fundazioari egotzi ezin zaion ezein kalteren erantzule ere.

ONCE Fundazioak ez du bere gain hartuko erabiltzaileak webguneko zerbitzuei eta pasahitzei emandako erabileraren erantzukizuna, ez eta beste edozein materiali ematen dion erabilerarena ere, erabilera horrek jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak edo hirugarrenen bestelako eskubideak urratzen baditu.

ONCE Fundazioak ez du hartuko erantzukizunik zuzenean nahiz zeharka erroreak, akatsak edo kalteak eragiten badira erabiltzailearen informatika-sisteman (hardwarea eta softwarea) edo bertan biltegiratutako fitxategi edo dokumentuetan, baldin eta horien kausa edo jatorria:

  • Informatika-sistemaren gaitasuna edo kalitatea bada, edo webgunean nabigatzen ari dela erabiltzaileak birus informatikoak hartu baditu, edo nabigazio horren ondorioz beste edozein kalte izan badu. Erabiltzailearen erantzukizuna da, kasu guztietan, programa informatiko kaltegarriak hauteman eta desinfektatzeko tresna egokiak edukitzea.
  • Interneterako konexioa edo sarbidea bada.
  • Nabigatzailearen funtzionamendu okerra bada, edo erabiltzaileak eguneratu gabeko aplikazio informatikoak erabiltzen baditu, edo dagokion erabiltzaile-lizentzia eskuratu ez badu.

ONCE Fundazioak ez du inolaz ere bermatzen bere webgunean jasotako edukietan akatsik egongo ez denik, eta horrez gain, ez du bermatzen webgune honetan edo bere zerbitzarian birusik edo bestelako osagai kaltegarririk ez dagoenik, edo izan daitekeen edozein akats zuzenduko denik.

Webgunea erabiltzeko baldintzak eta lege-ohar honetan ezartzen diren gainerako betebeharrak ez betetzearen ondorioz kalterik edo galerarik suertatzen bada, erabiltzailea bera izango da ONCE Fundazioaren aurrean erantzule.

DATUEN BABESA ETA PRIBATUTASUNA

Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraikiz, Datuak Babesteko Erregistro Nagusian inskribatutako fitxategi batean sartuko dira formulario honetan bildutako datuak, eta Lankidetzarako eta Desgaitasuna duten Pertsonak Gizarteratzeko ONCE Fundazioa (IFK: G-78661923) izango da haren arduraduna (aurrerantzean, "fitxategiaren arduraduna").

Datu pertsonalak biltzearen helburua datu-base bat sortzea da, bertan jaso dadin fitxategiaren arduradunari dohaintzak egin nahi dizkioten edo horren inguruan informazioa jaso nahi duten pertsonen eta erakundeen informazioa.

Doan baliatu ahal izango dituzu datuetara sartu, horiek zuzendu, ezereztu eta aurkaratzeko eskubideak (betiere, indarreko legedian jasotako baldintzetan), Lankidetzarako eta Desgaitasuna duten Pertsonak Gizarteratzeko ONCE Fundaziora idatziz (c/ Sebastián Herrera, 15, 28012 - Madrid), idatzian "LOPD" erreferentzia adieraziz eta zure NANaren fotokopia erantsiz. ONCE Fundazioak behar bezalako konfidentzialtasunez gorde eta kudeatuko du informazio hori; horretarako, aplikatzekoa den legerian datuetara sartzea eta horiek desegoki erabiltzea, aldatzea, hondatzea edo galtzea eragozteko ezartzen diren segurtasun informatikoko neurriak aplikatuko ditu.

Zuri hainbat komunikazio-kanalen bitartez gure jardueraren berri emateko erabili ahal izango dira zuk emandako datuak.

ONCE Fundazioak ezarri egin ditu abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak (Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatuko duen erregelamendua onartzen duena) eskatzen dituen segurtasun-mailak; hau da, une oro teknologiaren egoera kontuan hartuta, datu pertsonalak baimenik gabe aldatu, galdu, tratatu edo eskuratzea ekiditeko beharrezkoak diren neurriak. Hala ere, Interneten segurtasun-neurriak ez dira menderaezinak, eta baliteke hirugarren batzuen engainuzko jardueren ondorioz filtrazioak egotea.

APLIKATU BEHARREKO LEGERIA ETA JURISDIKZIOA

Berariaz ezarri ez den guztian, Espainiako legeriari jarraituko diote eta haren arabera interpretatuko dira erabilera-baldintza hauek.

Gai gatazkatsu guztietarako edo webgunea tartean hartzen duten gai guztietarako, Espainiako legeriari jarraituko zaio, eta Madrilgo (Espainia) epaitegiek eta auzitegiek izango dute webgune honen erabilerarekin lotutako edo haren ondoriozko gatazka guztiak ebazteko eskumena.

WEB-ANALISIA (GOOGLE ANALYTICS)

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du, Google Inc. konpainiaren zerbitzua (1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, CA 94043 United States). Google Analytics web-analisiko zerbitzuak cookieak erabiltzen ditu bisitariak webguneari ematen dion erabilera aztertzeko. Cookie horiek bisitariari buruzko informazioa biltegiratzeko balio dute: adibidez, bisita zer ordutan egin duen, bisitaria aurrez webgunean sartu den, eta bisita egin duenean erabiltzailea zein webgunetik etorri den jakiteko.

Webguneari emandako erabilerari buruz sortu den informazioa Estatu Batuetara bidaltzen da, eta han Google-k biltegiratzen du. Medtronic-ek IP helbidea despertsonalizatzeko aukera erabiltzen du; hala, teknikoki ezinezkoa da haren banakako jarraipena egitea.

Googlek webguneari ematen diozun erabilera ebaluatu, webgunearen jarduerari buruzko txostenak egin, eta webgunearen eta Interneten erabilerarekin lotutako beste zerbitzu batzuk eskaintzeko erabiltzen du informazio hori. Googlek ez du berak biltegiratutako beste datu batzuekin lotzen zure IP helbidea.

Googleren pribatutasun-politikan jaso da zer-nolako tratamendua ematen dion Googlek informazio pertsonalari bere produktu eta zerbitzuak erabiltzen direnean (Google Analytics barne).

Zure nabigatzailearen bidez cookieen erabilerari uko egiteaz gain, Google Analyticsen Opt-out gehigarria gaitu dezakezu zure nabigatzailean. Haren bidez, Google Analyticsek webguneei egiten diezun bisitei buruzko informazioa biltegira dezala galarazten da.