Irisgarritasuna
Colaboraren helburua da guztiek zailtasunik gabe nabigatu ahal izatea webgune honetako orrietan, desgaitasuna izan nahiz ez, edozein dela ere haien adina, eta webgunera ohikoak ez diren teknologien bidez sartzen badira ere.
Horretarako, W3C-k (World Wide Webaren partzuergoa) web 1.0ra sartzeko ezarri dituen irisgarritasun-ereduak betetzean oinarritu da colabora.fundaciononce.es -en garapena.
Hona hemen Colaboran, webaren eduki guztietara sartu ahal izateko, ezarri diren funtzionaltasunetako batzuk:
Atariaren ezaugarri bisualak (letrakera, letraren eta atzealdearen koloreak, eta abar) estilo-orriaren bidez zehazten dira, erabiltzaileak testua nahierara egokitu ahal izan dezan. Letraren tamaina unitate erlatiboen bidez zehaztu da, nabigatzailearen aukeretatik handitu edo txikitu ahal izan dadin.
Erabiltzaile bat estilo-orriekin bateragarria ez den nabigatzaile baten bidez sartzen bada Colaboran berdin dio; izan ere, CSSa desaktibatuta badago ere, berdin-berdin sar daiteke eduki guztietara. Orriek egitura argia dute guztientzat: eduki guztia ikus dezakeen erabiltzailearentzat, informazioa pantaila-irakurle batekin irakurtzen duenarentzat, estilo-orria desaktibatuta duten erabiltzaileentzat, etab. Helburu hori lortzeko, HTML kodearen bidez zehaztu dira ataleko goiburuak, zerrendak eta webgunearen ulermen orokorrerako lagungarriak diren elementu guztiak. Erabilitako HTML eta CSS kodea gramatika formalekin bat dator, edukiak nabigatzaile guztietan behar bezala ikusten direla bermatzeko.