Nola lagundu
Desgaitasuna duten pertsonek zure laguntza behar dute
Espainiako etxeen % 20an gutxienez, desgaitasuna duen norbait bizi da. Hala ere, eta azken hamarkadetan egindako aurrerabidea gorabehera, desgaitasuna duten pertsonak gizarte talde kaltebera dira oraindik ere hein handi batean. Zailtasun asko jasan behar dituzte, eta haien baldintza berdinetan garatzeko traba ugari gainditu behar dituzte hainbat alderditan: hezkuntza, prestakuntza, enplegua, kultura eta aisialdia…
Guztiok lagundu dezakegu errealitate hori aldatzen: administrazio publikoek, erakunde pribatuek eta ZU bezalako partikularrek.
ONCE Fundazioan eta Æquitas Fundazioan zure laguntza erraztu nahi dugu, zure TESTAMENTUAREN, bidez ONCE Fundazioaren aldeko LEGATUA egin dezazula proposatuz. LEGATU hori desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien bizikalitatea hobetzeko , erabiliko da zuzenean, gure programa eta jarduerak garatuz.
Desgaitasun fisiko, intelektual, sentsorial nahiz mentala duten Espainiako herritarrak izan daitezke Fundazioaren onuradun. Horrek barnean hartzen ditu zuzenean ONCE Fundazioaren programa eta proiektuen onuradun diren pertsonen espektro zabala, eta era askotako desgaitasunak dituzten haur eta helduak sartzen dira hor, baita haien familiak ere.
Herentziak eta legatuak
Zerga abantailak
Zergek ez dute murriztuko ONCE Fundazioari oinordetzan uzten diozun zatia; izan ere, pertsona juridikoa denez, Fundazioa ez dago oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga ordaintzearen mende.
Bestalde, ONCE Fundazioak ez du sozietateen gaineko zergarik ordaindu beharko zuk emandako LEGATUA dela-eta jasotzen dituen diru-sarrerengatik, irabazi asmorik gabeko erakundea baita (49/2002 Legea).
Zergen arloko arau gehienak etengabe aldatzen dira, unean uneko behar sozial, ekonomiko edo juridikoetara egokitzeko. Horregatik, Hitzarmenaren Bulego Teknikoa jarri dugu zure eskura, edozein zalantza argitzeko. Kontsultatu zure zalantzak. Galdetu zure galderak.