Bai, testamentua edo azken nahia nahi bestetan alda daiteke.
Notario-testamentu irekian, prezioa 60 euro inguruan dabil, ez baditu bizpahiru folio baino gehiago (horrela izaten da kasu gehienetan).
Testamentua nahi duzunean eta nahi bestetan alda dezakezu, baina, gainera, legatutako ondasun eta eskubideez gozatzeko askatasun osoa duzu, heriotzaren unera arte: horiek saldu, hipotekatu, dohaintzan eman, etab. ahal izango dituzu, horren berri eman beharrik gabe; izan ere, zure ondarearen parte dira oraindik.
Legatua eta dohaintza egitea bateragarriak dira. Bi aukeren bidez lagundu diezaiekegu gure behar handiena dutenei. Desberdintasun nagusia da legatua egiten denean testamentugileak ez diela hil arte uko egiten bere ondasun edo eskubideei. Dohaintza, aldiz, erakundearekin konpromisoa hartzen den unean gauzatzen da. Legatuak bi gauza ditu bere alde: batetik, titularrak ez diola hil arte uko egin beharrik ondasun edo eskubideari, eta bizirik den artean legatutako objektua behar baldin badu, askatasun osoa duela ondasun edo eskubidea erabiltzeko.
Jakina. Espainiako legeriak bermatu egiten du nahitaezko jaraunsleei –alegia, ezkontide, seme-alaba, biloba eta abarrei– eskubidez dagokien herentziaren zatiaren babesa. Horrek ez du kentzen, ordea, hala nahi izanez gero oinordetza utz dezakezula familiakoak ez diren pertsonen alde.
Daniel
Corominas CucalonDohaintza bat egin duzu proiektuari:
MARIA
TUSSY FLORESDohaintza bat egin duzu proiektuari:
PAOLA
CANTABONI CANTABONIDohaintza bat egin duzu proiektuari:
ANTONIO FRANCISCO
VIVANCOS SALVADORDohaintza bat egin duzu proiektuari:
Miguel Angel
Escartin NovalesDohaintza bat egin duzu proiektuari:
Juan Carlos
Martínez GarcíaDohaintza bat egin duzu proiektuari: