Historias gracias a tu donación


Marta, beren helburuak, enplegua eta irisgarritasuna lortzeko KOLABORATZEA, ONCE Fundazioarekin batera

Marta, bere helburuak lortzeko bide luzeko lasterketa

Martaren egunerokoa oztopo-lasterketa bat da. Erditzean oxigenoa faltan izateak garuneko lesioa eragin zion, eta ondorioz haren hanken mugikortasuna murriztu zen. Ordutik, makuluak ditu bidailagun, eta egunerokoan saihestu beharreko labirinto bihurtu da hiria. Zintarria beheratu gabe duen espaloia, plataforma mugikorrik ez duen autobusa, igogailurik ez duen metro-geltokia…: Martaren bizitza normal garatzeko oztopo dira guztiak.

Oztopoak oztopo, Martak bere lehen mailako eta unibertsitateko ikasketak amaitu zituen Kanarietan, eta MBA bat ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, FSC Inserta programaren laguntzari esker. Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatutako programa bat da.

Gaur egun, ILUNIONen baliabide publikoen sailean dabil lanean. Marta beste edozein langile bezala moldatzen da. Haren bulegoko aulkia aulki gurpildun arrunta da, eta makuluekin joan eta etortzen denean motxila batean eramaten du dokumentazioa.


Beste istorio batzuk