Lege oharra kalkulagailua
INFORMAZIO GEHIAGO ETA LEGE-OHARRA:
Informazio-ohar honetan jasotako simulagailuak eta informazio fiskalak ez dute aholkularitza fiskal profesionalik ematen; erabiltzaileari soilik dagokio bere egoera fiskal zehatza aztertzeko eta ONCE Fundazioaren aldeko dohaintzak egiteagatik zergaren arloan izan ditzakeen ondorioak aztertzeko erantzukizuna.
2015eko urtarrilaren 1ean indarrean jarri zen Sozietateen gaineko Zergaren Legeak (azaroaren 27ko 27/2014 Legea) onartutako erreforma fiskala, eta bertan aurreikusten da ONCE Fundazioari egindako dohaintzei aplika dakizkiekeen kenkari motak handitzea, abenduaren 23ko 49/2002 Legean (irabazi-asmorik gabeko entitateen zerga-araubideari eta mezenasgorako pizgarri fiskalei buruzkoa) jasotako araudi aplikagarriaren arabera.
-
1. Pertsona fisikoak:
Honela handitu dira pertsona fisikoek egindako dohaintzen kenkariak:
- %25etik %75era lehenbiziko 150 euroetarako; 2015erako, %50eko portzentaje iragankorra ezarri da.
- %25etik %30era 150eurotik gora eman den kopururako; 2015erako, %27,5eko portzentaje iragankorra ezarri da.
- Azken portzentaje hori %30etik %35eraino handituko da erakunde berberari hiru urtez jarraian egin bazaio dohaintza, eta horietako bakoitzean zenbateko berbera edo handiagoa eman bada, aurreko ekitaldikoarekin alderatuz gero; 2015erako, %32,5eko portzentaje iragankorra ezarri da.
-
2. Pertsona juridikoak:
Sozietateen gaineko Zergaren kenkariak bere horretan mantenduko dira, eta kasu bakarrean aldatuko: erakunde berberari hiru urtez jarraian egin bazaio dohaintza, eta horietako bakoitzean zenbateko berbera edo handiagoa eman bada, aurreko ekitaldikoarekin alderatuz gero; halakoetan, %35etik %40ra igaroko da, eta 2015erako %37,5eko portzentaje iragankorra ezarri da.
Oharrak:
- Erreforma lurralde komunean bizi diren pertsona fisiko eta juridikoei aplikatzen zaie soilik; Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan ez dira aplikagarriak. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan, bertako foru-ogasunek ezarriko dute zer kenkari-ehuneko aplikatuko zaien 2015. urtetik aurrera zerga-egoitza lurralde horietan duten pertsona fisiko eta juridikoei.
- Kenkariaren oinarria –diruzko dohaintzen kasuan, eman den zenbatekoarekin bat dator– ezingo da izan likidazio-oinarriaren %10 baino handiagoa (pertsona fisikoen kasuan) edo zerga-oinarriaren %10 baino handiagoa (pertsona juridikoen kasuan).
- Simulagailuak ez du kontuan hartzen dohaintza gutxienez hiru urtez errepikatzeagatik kenkaria handitzekoa dela.
- Simulagailuak ez du errepikapen-kasu hori kontuan hartzen, erabiltzailearentzat zailagoa izango bailitzateke hori baliatzea.
- Estatuaren Aurrekontu Orokorren 2016. urterako Legeak Mezenasgoko lehentasunezko jardueren izaera eman die ONCE Fundazioak egindako zenbait jarduerari: hain zuzen, "Talentuarentzako aukera" beka-programaren esparrukoei, Arte Garaikideko Bienalaren esparruan egiten dituen kultura-jarduerei, "Cambio de Sentido" kultur guneari eta "El Mundo Fluye" erakusketa ibiltariari. Jarduera horietara bideratutako dohaintzetan, %5 gehituko da kenkariaren ehunekoan eta aipatutako mugetan. Simulagailuak ez du kontuan hartzen aukera hori, salbuespenezko aldia baita.