Historias gracias a tu donación
Lucía, gizalegerik eza, itsutasun okerrena
Lucía itsua da, baina horrek ez dio eragozten paseo luzeak eman, etxeko lanak egin, gehien maite dituen eleberriak irakurri eta diseinu-joeretako azken modei jarraitzeko gogoa.
Itsua izateak ez dio galarazi, ezta ere, Kantabriako ONCEONCEren delegazioan zuzendari izateko, politikaren munduan aritzeko eta Madrilen ONCEren itsu-txakurren eskola zuzentzeko.
Bere garapen pertsonal eta profesionalean, teknologia berriak izan ditu lagun.
Hala ere, Lucíaren ustez gizalegerik eza da oztopo nagusia. Seinaleztatu gabeko zanga-zuloa, beheratu gabeko zintarria edo espaloiaren erdian dagoen motorra; halako trabei egin behar die aurre, ezintasunez egin ere. Irtenbidea erraza da, “pertsona guztiei balio berbera ematea, bakoitzaren ezaugarriak kontuan harturik”: Halaxe aldarrikatzen du berak
@name, visualizando página 1 de 1