Kargatzen...

Colabora con la Fundación ONCE

...

HKZ EREMUA: PERTSONAK KONEKTATZEN, KALTE ZEREBRALA EZAGUTZEN

Ba al zenekien Espainian kalte zerebrala duten 420.000 lagun bizi direla? Eta urtero desgaitasun honen 104.071 kasu berri gehitzen direla, iktusa izanik gure herrialdean kalte zerebralaren kausa nagusia?

FEDACE kalte zerebralaren Espainiako federazioa da. Kalte zerebrala duten pertsonez eta haien senideez osatua, beren eskubideen alde borrokatzen dute, bizi-kalitatea hobetu eta gizartean parte hartu ahal izateko.

Horregatik FEDACEk HKZ eremua, sustatzen du, Pedro, Araceli eta Pacoren gisako hainbat lagunek blog-komunitatea sortu, eta zu bezalako pertsonetara gertura daitezen. HKZ eremuan beren istorioak kontatzen dituzte, Interneten nabigatzen ikasten dute eta kalte zerebrala duten beste pertsona batzuk ezagutzeko aukera dute.

Zertan inbertituko ditugu bildutako 3.000€ euroak? Blogak eta sare sozialeko profilak kudeatzeari buruzko tailer bat egiteko, hartutako kalte zerebrala (HKZ) duten lagunentzat. Tailerreko parte-hartzaileek beren blog pertsonala argitaratuko dute eta kalte zerebrala duten herrialde osoko pertsonak ezagutuko dituzte, bideo-konferentzietan parte hartuz eta elkarlaneko proiektuak garatuz.

LAGUNDU ONCE Fundazioari. Zure dohaintzen bidez, beste urtebetez egin ahal izango da HKZ eremua, eta HKZ duten pertsonek beren bizitza-historien berri ematen jarraitu ahal izango dute.

 

Kanpaina itxita


Beste elkartasun kanpaina batzuk