Kargatzen...

Colabora con la Fundación ONCE

...

#GIVINGTUESDAY ETORKIZUNA ORATZEN

Fundación ONCE América Latina (FOAL)

El Callaoko neska-mutil hauen eskuek, objektuei heltzeko, eusteko edo laztanak egiteko ez ezik, askoz gehiagorako ere balio dute. Itsutasuna eta gor-itsutasuna duten hamabost pertsona dira eta, haientzat, irakurtzeko, gauzak nola diren ezagutzeko eta besteekin komunikatu ahal izateko bidea dira eskuak.

Orain, okin eta pastelgile izateko prestakuntza jasotzen ari dira, euren eskuak lanerako tresna nagusi ere bihurtzen. Ikasi bitartean itxaropena hartzen doaz, eta prestakuntza honek lan-merkaturako ateak, nola ireki ditzakeen ikusten, herrialde batean non desgaitasuna dutenen % 15ek besterik ez duen lana. Ikuspegi hori aurrean izanik, autoenplegua da irtenbide bideragarriena eta dagoeneko negozio plan batean egituratu dute haien ideia; hain zuzen, enpresa ekitaldien, erakunde publikoen eta abarren cateringerako «mokadutxoak» egitea.

Haien negozioa abian jartzeko babesa ematea, bada, haiei aukera ematea da: aurrera egiteko, beren independentzia ekonomikoa lortzeko eta gai izateaz gain, gai sentitzeko eta besteei ere gai direla ikusarazteko aukera.


Kanpaina itxita


Beste elkartasun kanpaina batzuk