Kargatzen...

Colabora con la Fundación ONCE

...

FEDER

María eta Amparo lagunekin kafetxo bat hartzeko hamar minutu ere ez dituzten bi ama dira.

Maríak bi haur ditu, eta haietako batek lipodistrofia du, desgaitasun oso larria eragiten duen gaixotasun arraro bat. haren txikiak zunda behar du elikatzeko, baita arnasgailu bat ere. Beraz, 24 orduz etengabe zaindu behar da haurra ez dadin ito.

Anparo kontsultaz kontsulta doa, eta sendagileek ez dute haren alaba diagnostikatzea lortu. Bitartean, berriz geratu da haurdun, gaixotasun berbera duen beste haurtxo batekin. Haren bikotekideak ez du ezer jakin nahi kontu horretaz. Guztiok behar dugu guretzako denbora apur bat; lagundu iezaguzu haiei atseden ematen.

Zure laguntzarekin 3.000€ lortuko ditugu, eta zenbateko horrek herrialde osoan zehar banatutako 40 lantegi eskaintzen lagunduko digu, María eta Amparoren moduko pertsonek lasaitasun minutu batzuk izan ahal ditzaten. Lagundu ONCE Fundazioari eta FEDERi. Zure dohaintzen bidez, gaixotasun arraroak dituzten familien oraina erraztu, eta etorkizun hobea lortzen lagunduko zaie.

 

Kanpaina itxita


Beste elkartasun kanpaina batzuk