DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEK ZURE LAGUNTZA BEHAR DUTE

Espainiako etxeen % 20an gutxienez, desgaitasuna duen norbait bizi da. Hala ere, eta azken hamarkadetan egindako aurrerabidea gorabehera, desgaitasuna duten pertsonak gizarte talde kaltebera dira oraindik ere hein handi batean. Zailtasun asko jasan behar dituzte, eta haien baldintza berdinetan garatzeko traba ugari gainditu behar dituzte hainbat alderditan: hezkuntza, prestakuntza, enplegua, kultura eta aisialdia…

Guztiok lagundu dezakegu errealitate hori aldatzen: administrazio publikoek, erakunde pribatuek eta ZU bezalako partikularrek.

ONCE Fundazioan eta Æquitas Fundazioan zure laguntza erraztu nahi dugu, zure TESTAMENTUAREN, bidez ONCE Fundazioaren aldeko LEGATUA egin dezazula proposatuz. LEGATU hori desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien bizikalitatea hobetzeko , erabiliko da zuzenean, gure programa eta jarduerak garatuz.

Desgaitasun fisiko, intelektual, sentsorial nahiz mentala duten Espainiako herritarrak izan daitezke Fundazioaren onuradun. Horrek barnean hartzen ditu zuzenean ONCE Fundazioaren programa eta proiektuen onuradun diren pertsonen espektro zabala, eta era askotako desgaitasunak dituzten haur eta helduak sartzen dira hor, baita haien familiak ere.

NOLA LAGUNDU DEZAKEZU

  1. NOLA LAGUNDU DEZAKEZU
  2. Joan notario batengana zure NANarekin
  3. Eman ONCE FUNDAZIOAREN datuak

C/ Sebastián Herrera 15, 28012 Madrid y (IFK: G78661923).