Kargatzen...

Colabora con la Fundación ONCE

...

BSR CD ILUNION SASKIBALOI ESKOLA

ILUNION kirol klubaren gurpil-aulkiko saskibaloi-eskolan desgaitasun aitortua duten 8 urtetik gorako pertsonek eman dezakete izena. Eskolak aukera-berdintasunean parte hartzeko eta lehiatzeko ingurune bat ematen die; desgaitasunaren gainetik, haien gaitasunak sustatzen dituen ingurune bat

Gaur egun, 9 eta 42 urte arteko 25 ikasle ditu; hala ere, gehienak nerabeak dira. Eskolan nesken parte-hartzea sustatzen da –gaur egun ikasleen 30% dira neskak–, baita era askotako desgaitasunak dituzten pertsonena ere (muineko lesioa, arantza bifidoa, garuneko paralisia…).

Guztiak ari dira gurpil-aulkiko saskibaloian jolasteko ikasten, eta lagun ugari egin dituzte han: ilusio berak, hobetzeko eta taldean laguntasunez lan egiteko gogo berak partekatzen dituzte, eta bizitza-eskola bihurtu dute entrenamendu bakoitza.

Zertarako behar ditugu 3000euro? Entrenamenduko ariketak egiteko behar den kirol-materiala erosteko, adibidez, baloiak, segurtasuneko zingilak eta slalomeko konoak, baita gurpil-aulkietarako ordezko piezak erosteko ere, adibidez, ardatzak, estalkiak, adabakiak edo erradioak… Eta ikasle guztientzako entrenamendu-uniforme osoa izateko; hau da, kamiseta alderantzikagarria eta galtza.

LAGUNDU ONCE Fundazioari. Handi nahiz txiki, guztiek hobetzeko arrazoia aurki dezaten kirolean.


Beste elkartasun kanpaina batzuk