General

Jardunaldia: Elkartasunaren Zentzua

ONCE Fundazioak aintzat hartu du hogeita hamar bat erakundek desgaitasunarekin agertutako konpromisoa. Hala, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko egunaren esparruan (datorren abenduaren 3an egingo da), guztira ONCErekin lankidetza harreman egonkorra duten 27 erakundek jaso dute bereizgarri bat, desgaitasuna duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko agertu duten konpromisoaren aitormenez. Ostiral honetan egin zitzaien errekonozimendua, bai erakundeei bai dohaintza-emaile partikularrei, ONCE Fundazioaren Madrilgo egoitzan, "Elkartasunaren zentzua" lelopean egindako jardunaldi batean..