Mayor legado

Ohiko Galderak

  • Noizbait iritziz aldatzen badut, nire testamentua alda dezaket?

    Bai, testamentua edo azken nahia nahi bestetan alda daiteke.

  • Zenbat kostatuko litzaidake aldiko?

    Notario-testamentu irekian, prezioa 60 euro inguruan dabil, ez baditu bizpahiru folio baino gehiago (horrela izaten da kasu gehienetan).

  • Legatua egindakoan, zer egin dezaket legatutako ondasun eta eskubideekin?

    Testamentua nahi duzunean eta nahi bestetan alda dezakezu, baina, gainera, legatutako ondasun eta eskubideez gozatzeko askatasun osoa duzu, heriotzaren unera arte: horiek saldu, hipotekatu, dohaintzan eman, etab. ahal izango dituzu, horren berri eman beharrik gabe; izan ere, zure ondarearen parte dira oraindik.

  • Zergatik egin legatua, eta ez heriotzaren osteko dohaintza?

    Legatua eta dohaintza egitea bateragarriak dira. Bi aukeren bidez lagundu diezaiekegu gure behar handiena dutenei.

    Desberdintasun nagusia da legatua egiten denean testamentugileak ez diela hil arte uko egiten bere ondasun edo eskubideei. Dohaintza, aldiz, erakundearekin konpromisoa hartzen den unean gauzatzen da. Legatuak bi gauza ditu bere alde: batetik, titularrak ez diola hil arte uko egin beharrik ondasun edo eskubideari, eta bizirik den artean legatutako objektua behar baldin badu, askatasun osoa duela ondasun edo eskubidea erabiltzeko.

  • Egin al dezaket legatu bat nire ahaideei kalte egin gabe, eta aldi berean zaintzen nautenen eskuzabaltasuna saritu?

    Jakina. Espainiako legeriak bermatu egiten du nahitaezko jaraunsleei –alegia, ezkontide, seme-alaba, biloba eta abarrei– eskubidez dagokien herentziaren zatiaren babesa. Horrek ez du kentzen, ordea, hala nahi izanez gero oinordetza utz dezakezula familiakoak ez diren pertsonen alde.