Elkartasun nomina

Enpresa pribatuaren, haren enplegatuen eta irabazi asmorik gabeko erakunde baten arteko lankidetzarako modalitate berria da.

Nomina borobiltzea” esaten zaio; izan ere, aukera ohikoenetako bat da hala nahi duten enplegatuek beren ordainsarietako zentimoak dohaintzan ematea, zenbaki osoetan geratu arte. Adibidez, enplegatu bati 1.453,65 € ordaintzen bazaizkio, euro baten 65 zentimo eman ditzake dohaintzan, bere borondatez. Hala ere, zenbait enpresak aukera ematen dute zehatz-mehatz nominetako zentimoekin bat ez datozen beste kopuru batzuk dohaintzan emateko. Adibide berari jarraikiz, enplegatuak 3,65 € eman dezake dohaintzan, nomina hamarrekoetara borobiltzeko.

Bestalde, enpresak bere langileen nominetan bildutako kopurua kudeatzea aukeratu dezake edo, dohaintza egiteko unea iristean, bildutako kopurua bikoizteko erabakia har dezake. “Matching gift” esaten zaio horri. Enplegatuen ekarpena bikoizteko aukera hori elementu motibatzailea da, eta erakundeko kidetza harrotasunez bizitzea eragiten du.

Enplegatuek bozketa bidez aukeratu duten GKE/Fundaziora bidaltzen da bildutako dohaintza guztien kopurua; beste modalitate bat da hainbat proiektu solidariori egitea ekarpena.

Nomina borobiltzeko programak aukera zoragarria ematen du enpresa barruan nahiz kanpoan balio positiboak sortu eta partekatzeko. Gainera, enpresa osatzen duten pertsonei bide ematen die, elkarrekin esperientzia solidarioa eraiki eta euren gizatasuna adierazteko.

ONCE Fundazioan, ekimen hori diseinatu eta ezartzeko laguntza eman diezaiokegu zure enpresari. Informazio gehiago behar baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke: